Saneamendu

Saneamendu falta. Cabo Haitiano, Haiti.

Saneamendua (batzuetan saneatzea) eraikin eta ingurunearen osasun egoera egokia ipintzea[1] helburu duen osasun publikoko ekintza tekniko eta sozioekonomikoen multzoa da. Ekintza horiek honako hauek dira: alde batetik, edateko uraren, hondakin-uren eta isurien kudeaketa sanitarioa, bestetik, hondakin solidoak, hondakin organikoak (gorotzak eta elikagaien hondakinak), isurketak atmosferara eta osasunerako arriskuak murrizten dituzten portaerak eta kutsadura saihesten duen portaera higienikoa biltzen ditu. Gehienetan ordea, Euskal Herrian behintzat, ur zikinak kudeatzeri dagokio saneamendua (ur horniduratik bereizi) eta horregatik ur-zikinak edo ur-zikin sarea terminoen sinonimoa da.

Helburu bezala, izaki bizidunari eragiten dion hiri eta landa eremuko eta ingurumeneko bizi baldintzak sustatzea eta hobetzea du.[2]

"Saneamendu" terminoaren erabilera, herrialde desberdinetako ingeniarien artean aldatzen da. Adibidez, Hego Konoan, Bolivian eta Perun esanahia zabala da. Hala ere, Latinoamerikako beste herrialde batzuetan erabilera murriztuagoa da eta saneamendu sanitarioa eta araztegien tratamendua hartzen du barne, edateko ur hornidura kontuan hartu gabe. Mexikon, terminoaren erabilera murriztuena da, araztegien tratamendua bakarrik hartzen du kontuan. Batzuetan, testuinguruaren arabera, hondakin solidoen kudeaketa eta portaera higienikoa hartzen dira kontuan edo ez.

  1. Saneatu Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2020-01-26)
  2. Cid, Camilo; Báscolo, Ernesto; Morales, Cristian. (2016-09-29). «La eficiencia en la agenda de la estrategia de acceso universal a la salud y cobertura universal en salud en las Américas» Salud Pública de México: 496–503.  doi:10.21149/spm.v58i5.8182. ISSN 0036-3634. (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search